XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina Donostiren kontra bere tesia finkatutzeko, Bretainan % 58 abesti direla antzekoak aitortu zuen.

Baina eztabaida hontan kontuan izan behar dugu Gaskuek bere ikaslana 1.913an egin zuenean ez zeudela oraindik argitaratuta Azkuek eta Donostik bilatutako kantu-sortak, eta Gaskuek erabilitako abestiak ez zirela denak guztiz euskaldun jatorrak.

Eztabaida hauek alde batera utzita, beste eztabaida tekniko bat ere sortu zen musikagileen artean: herri musika harmoniarako gai ote zen ala ez.

Ezezkoan zegoen Ravel ziburutarra, herri eresgai bat apaintzea ez zela nahikoa eta.

Baina gure musikagileak Europara irten eta teknika berriak ikasi ondoren, euskaldunen harmoniarako trebetasuna agertu zen, baina ez gaurko doinubizi eta doinularri hutsetan jositako harmoniarentzat; euskal musikagileek abendaz eta gure herri musikaren aberastasuna gozatuaz politonal bidetik herriari dagokion musika hornitua egiteko trebeak dira.

Asko dira Ravelen iritzia gainditu dutenak eta munduari abotsetarako eta eresgailu eta orkestarako euskal musika berezi bat eman dutenak: Guridi, Usandizaga, Pagola, Arregi, Beobide, Iruarrizaga anaiak , Gonzalez Bastida anaiak, eta abar.

3.2 Euskal musika, Euskal Herriaren musika

Baina, zein da Euskal Herriaren musika berezia?.

Zaila da mugatzea, noski, musika arloan beste gure kulturaren arloetan bezala gertatzen baita: kanpotik herriratutako berriak geureganatu, egokitu egiten ditugu.